1900. URTEA

anyo 1900

XX. mendearen hasiera hiribildua gehien garatu zen unetzat har daiteke.

1900. urtean, Lanestosan 700 lagun baino gehiago bizi ziren, lau medikuk eta botikari batek herritarren osasuna zaintzen zuten, lau errota zeuden aktibo eta meatze ustiapenak egiten ziren Karrantza Haranarekin baterako mankomunitateko lursailetan.Horixe zen Juduen Kobaren kasua: haitzulo naturala izanik, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendeko 40ko hamarkadara arte Zinkaren Asturiasko Errege Konpainiak ustiatu zuen.

Herritarrek kasino bat eta antzoki bat zituzten euren esku, eta geroago zinema areto bat ere bai. Horiez gainera, hiltegia, ikuztegia eta karegilea zeuden; eskolara 150 haur baino gehiago joaten ziren, eta musika banda bat ere sortu zuten.

Era berean, mende horren lehenengo hamarkadan, Laredorako noranzkoko Laredo kale ohian (gaur egun Manuela Sáinz de Rozas kalea da) halako zabalgunea edo bide nagusia eratu zen, eta bertan, Ameriketan arrakasta izandako indianoek nahiz lanestosarrek euren etxe soil eta sekulakoak eraiki zituzten, garaiko arkitektorik hoberenak kontratatu zituzten eta.Horien erakusgarri dira Eloy Martínez del Valle edo José Ramón Ortiz Portillo jaunak.Esaterako, Santanderreko kasinoa Martínez del Vallek egin zuen, eta hiribilduko Bizkaia Etxearen proiektua ere garatu zuen.

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL