Berriak
Europako Ondarearen Jardunaldiak 2017
Urte honetan Europako Ondarearen Jardunaldiak gure paisaiaren eraikuntzari buruzkoa izango da.
Jai-giroa izango da Lanestosan
Herriko jaiak, Elurretako Ama Birjinaren omenez, 2017ko abuztuaren 4tik 13ra ospatuko dira.
Lanestosako Udalak eta Jai Batzordeak Lanestosako Historiak Kultur Elkartearen eta Piñaburu Kultur Elkartearen laguntzarekin aurtengo jai-egitaraua osatu dute. Beste ekintzen artean, prozesio tradizionala eta buruhandien irteera nabarmendu behar dira, musikak eta dantzak girotuko dituztenak.
Programak ekintza hauek ere barne hartuko ditu: Zumba Master Class, kalejirak, dantzaldiak, su-ikuskizunak eta beste hainbeste jarduera, goiz-goizetik hasita goizaldera arte.
Elurretako Ama Birjinaren Eguna inguruneko festarik ezagun eta alaienetako bat da. Irrika gehien pizten duen ekintzetako bat Arku Loretsuen dantza da, eszenatoki inprobisatu bihurtzen diren herriko txoko guztiak zeharkatzen dituena. Gizonek, zuriz jantzita egiten dute dantza, gerrikoa soinean eta amak edo emaztegaiak oparitutako zapi koloretsua lepoan dutela. Dantzariek koloretako zeta-paperez apaindutako arkuekin egiten dute dantza, eta aurreraka eta atzeraka pausoak emanez txirikordak eratzen doaz.
Arku Loretsuen Dantzak omenaldia egiten dio haren zaindariari, Elurretako Ama Birjinari. Abuztuaren 5ean ospatzen da jai-eguna. Dantza tradizional bat da, eta dantzariek 2 edo 3 metro luzerako makilekin egindako arkuak erabiltzen dituzte. Dantzarien kopurua beti da bakoitia, eta bi ilaratan jartzen dira: esku batekin aurreko dantzariaren arkua eusten dute eta beste eskuarekin hurrengo dantzariarena. Aurrean jarrita, talde-buruak mugimenduak zuzentzen ditu. Dantzari guztiak elkarri lotuta daude makilen bidez, eta dantza-pausoak egiten dituzte horiek askatu gabe, ilaratan jartzen direnean izan ezik.
Omenaldiari hasiera emateko, dantzariak ate nagusiaren aldamenean jartzen dira, Elurretako Ama Birjina ateratzeko zain. Gero, Lanestosako kaleak zeharkatzen dituzte. Bidetik, dantzariek txistuen soinuan dantza egiten dute. Kale guztietatik pasa eta gero, plazara iristen dira. Bertan, Elurretako Ama Birjinaren omenez aurreskua dantzatzen da eta bertaratuek salbea abesten dute.
Arratsalde erdian, dantzari-talde batek txistulariekin herriko kaleak zeharkatzen ditu; etxez etxe geratzen da, dantza egin eta “viva”-k emateko etxebizitza bakoitzeko bizilagunei.
Lanestosak 730. Urteurrena ospatzen du
Lanestosak 730. Urteurrena ospatzen du
Ekainak 10ean, Hiribilduko sorreraren oroipena