Berriak

Parte- hartzeko aurrekontuak” Lanestosan

 Udalak herritarren iritzia haztatuko du, galdeketa baten bidez, 2016eko egitasmoak baloratzeko.

 Lanestosako Udalak 2016ko ekitaldiko aurrekontuei begira herritarren iritziak berriz ere eskatu ditu. Proposamen horren xedea da Lanestosan bizi diren herritarrek aukera izatea Udaleko bertoko gobernu- taldeak datorren urterako aurreikusita dituen egitasmo eta ideiei buruzko iritzia emateko.

Parte- hartzeko aurrekontu”-en tresnari esker, 2016. urtera begira, ahalik eta herritar gehienek parte hartzea espero dute, euren iritzia Lanestosako erakundeari azalduz. Honetarako, Udalak galdeketa bat igorri du herriko etxeetara eta udalerriko Abacería de Paco, Udaletxeko bertoko bulegoetan usteko edo Udalaren webgunearen bidez ere parte hartu ahal izango dute: www.lanestosa.eus. Azaroaren 13ean, amaituko da inkestak betetzeko epea. Lanestosako Udalak zenbaketa egingo du, iritziak baloratzeko eta azaroko 14an, arratsaldeko 16.00etan, asanblea egingo da.

 Galdeketa, 1etik 9ra bitartean baloratzea ahalbidetzen du, 9 zenbakiak egitasmoari garrantzi gehiena emanez eta 1 zenbakiak garrantzi gutxiena emanez. Hona hemen egitasmo horietako batzuk: ventillako zubiren baranda aldatu, oztopo arkitektonikoak kendu, Lamako pisu turistikoak antolatu alokatzeko, etxe kuarteleko diziplina anitzeko gela aldatu, Arau- Ordezkatzaileak berritzen jarraitzea, Nekazaritza- Azoka, Udaletxeko lehenengo solairua birmoldatzea, tramborios bidea egokitu edo frontoian bainugela publikoak eraiki. Bestalde, herritarren iradokizunak edo iritziak baita jasoko dira ere.

 

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL