HIRIBILDUA EZAGUTU
Lanestosa hiribilduak badu zer eskaini gure udalerria ezagutzera animatzen den guztiari. Bere kokapen geografiko pribilegiatua, natura zein estrategia aldetik begiratuta, eta bere historia aberatsa dira bisitaria harrituko duen eskaintza turistikoaren oinarrizko osagaiak.
Udalak hiribildua ezagutzen era erraz eta entretenigarrian lagunduko duen gida oso bat eskaini nahi izan du. Horretarako, Lanestosak bere 1,25 km koadrotan gorderik duen guztia ezagutzea ahalbideratuko duten hiru ibilbide turistiko prestatu ditugu. Hau da gure ondarerik onena, deboran zehar gordea eta gaur harrotasunez erakusten dizuguna.
Aukera ezazu interesgarrien duzun ibilbidea eta goza itzazu egonaldia zein lanestosarrek beti egiten duten harrera atsegina.