Berriak

Lanestosak bertako kanpalekua eskaintzen die eskaut taldeei 2016

 

Lanestosa prest dago Enkarterriko hiribilduak eskaintzen duen lasaitasunaren bila datozen turistak jasotzeko.

Alabaina, ez du turismoak bakarrik ateratzen onura herri honetatik; izan ere, duela lau urtetik, Udalak kanpaleku bat eskaintzen die eskaut taldeei, gaua bertan eman dezaten, jarduerak egin ditzaten, Lanestosa ezagut dezaten eta, horrez gain, auzolandegi bat antola dezaten talde txikiekin.

Aurten, Enkarterriko udal honek aldez aurretik eskaini die baliabide hori interesa duten eskaut taldeei. Eta, berritasun modura, auzolandegi bat jarri ahalko dute abian egonaldirako programaturiko jardueren barruan; horrela, garbiketa-, pintaketaedo mantentze-lanak egingo dituzte.

Lanestosa itsasoaren eta mendiaren artean dago, eta gaur egun baditu baliabideak, eskaut taldeek edozein eratako aisialdi-jarduerak egin ditzaten inguru honetan. Hiribildu txikia da, baina erraz iristen da bertara. Gainera, gure geografiako leku estrategikoan dago; izan ere, minutu gutxiren buruan hel gaitezke hondartzara edo interes handiko tokietara; besteak beste, Karrantzako Pozalagua haitzulora. Oso erakargarria da, halaber, mendi-ibilbide asko dituelako; horrez gain, bestelako multiabentura-jarduerak ere egin daitezke.

Kanpalekua orain lau urte egokitu zen gazte taldeak hartzeko, eta ondo prestatuta dago datozen hilotan eskaut taldeak jasotzeko.

Kanpamentua jarduera-mota horretarako oso ondo egokitutako eremu batean dago; izan ere, 6.000 metroko lursail guztiz laua du, edateko ura duena. Bestalde, ibai alboko leku pribilegiatuak are erakargarriago bihurtzen du lekua Lanestosara egun batzuk igarotzera datozenentzat.

Era berean, Udalak bere azpiegiturak eskaintzen ditu, eskaut taldeek aisialdian ondo pasatzeko jarduerak egin ditzaten Lanestosan dauden bitartean.

Talde horietan parte hartzen dutenek aukera dute aisialdian, besteak beste, honako hauetara jotzeko: pilotalekua, udal-igerilekua (udan), Kobenkoba eta hango hirigune historikorako bisita gidatuak, hainbat mendi-ibilbide dituen ibai-zidorra...

Orain dela hiru urtetik hiribildura etorri izan diren talde gehienak Madrilgoak, Kantabriakoak eta Euskadikoak dira. Bada, Lanestosaz gozatu nahi duten horiek egonaldirako erreserba egin behar dute orain, irekita baitago izena emateko epea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udalera (94 680 61 12) edo telefonozenbaki honetara: 675 71 61 61. Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL