Berriak

Lanestosan merkataritza, eskulangintza eta turismoa aktibatzeko plan bat sortu da

 Udalbatza osoak aho batez onetsi zuen plana, ekintzaileei Lanestosan negozioa ezartzen laguntzea helburu.

Joan den martxoaren 17ko osoko bilkuran, Lanestosako Udalak aho batez onetsi zuen herriko merkataritza, eskulangintza eta turismoa aktibatzeko plan bat, udalerrian negozio-aukerak sortze aldera. Horretarako, biztanleen lokal pribatuak eta udal-lokaletako bat baliatuko dituzte.


Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera jarri du abian ekonomia aktibatzeko proiektu hori. Negozio berriak sortzeko bide eman nahi da, eta, horretarako, ekintzaileei hiribilduan saltoki berri bat irekitzeko aukera emango zaie.

Modu horretan, herrian negozioa, saltoki eta enpresa gehiago irekiko dira, eta, hala, Lanestosan ekonomia dinamizatuagoa lortuko da, enpresa eta saltoki berriei esker.


Enkarterriko udalak, alde batetik, interesdunen eskura jarri du bere jabetzako Lanestosako zinema-areto zaharra; lokala eskuratzeko, 10 urtez luza daitekeen hitzarmen bat sinatu behar da, lokalari erabilera komertziala emate aldera. Horrez gain, Udalak konpromisoa hartu du lokala berritzeko eta errentan emateko.


Bestetik, Udalak saltoki edo enpresa-egoitza gisa erabil daitezkeen lokal edo etxe pribatuak berrituko ditu. Udalaren ardura izango da, halaber, lokalok errentan ematea eta jabeei txukun-txukun itzultzea behin kontratuaren indarraldia bukatzen denean.


Merkataritza, eskulangintza eta turismoa aktibatzeko plana martxan jartzeko, lehenik eta behin, planaren nondik norakoak eta beharrezko baldintzak azalduko zaizkie udal-lokala eskuratzeko edo alokatzeko interesa duten herritarrei.


Hori dela eta, datorren ostiralean, martxoak 25, informazio-saio bat emango da Lanestosako eskoletan, 18:00etan.


Lanestosako Udalak aukera ematen du, halaber, udal-arduradunekin bilera pribatua egiteko, informazio gehiago jaso ahal izateko.


Udalak sustaturiko aktibatze-plan horrekin, Lanestosa hiribildu txikia negoziorako aukera bilaka daiteke herri honetan negozioren bat abian jarri nahi duten enpresa edo saltoki txikientzat. Horrela, hazkunde ekonomikoaren eredu izango da herria, identitatea galdu gabe.


Informazio gehiago: Lanestosako Udala, 94 680 61 16 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


 

 

 

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL